Historia
1970 urtean Tolosako Hirukide Eskolapioak ikastolan eman ziren gaur egun Tolosa inguruko klub desberdinen erreferente den Tolosako Eskubaloi taldeko lehen pausuak. 1972an, ikastolan sortutako taldea federatu eta klubeko lehen talde ofiziala sortuko dute 16 urtetik goragoko mutil hauek.
Hurrengo urteetan soilik beste talde bat gehiago osatzea lortuko dute. Baina egoera hau aldatu egingo da 1983 urtean, klubak 4 talde osatuko ditu. Gainera lehendabizi sortutakoa lehen nazional ligan ibiliko da jada, besteak momentuz lurraldeko ligan daudela.
2009an, klubeko historiako lehendabiziko aldiz, kategoria guztietako mutil taldeak sortuko dira: senior talde bat, jubenil talde bat, kadete talde bat eta infantiletako 2 talderekin.

Neskak ere ikusten hasiko dira, baina ez da 2013 urtea baina lehenago izango Tolosa CF Eskubaloiak bere lehen nesken taldea osatuko duela. Egoera hau aldatu egingo da 2020 urtean eta kategoria guztietako talde bana osatzea lortuko du klubak.
Egun, 2024an, Tolosa CF Eskubaloiak maila desberdinetako taldeak ditu, txikienetatik hasita (9 urtetik aurrerakoak), eskubaloi eskola, eta zaharrenetaraino (16 urtetik gorakoak), senior mailaraino. Bere helburu nagusia eskubaloiaren praktika sustatzea eta bere jokalarien eta herriko komunitatearen artean kirol balioak sustatzea da.
Tolosa CF Eskubaloiak jokalari gazteen prestakuntzarekin eta garapenarekin duen konpromezua izan du betidanik.
Hortaz, klubak beti eskuak zabalik ditu konpromezu sakona hartzeko prest dagoen edonor klubeko kide eta komunitatearen parte-hartzaile bilakatzeko aukera luzatzeko.