top of page

24/11/14
Ustekabeko aldaketa Ioritzen denboraldian
Tolosa C.F. Eskubaloitik jakinarazi nahi dugu gure jokalari Ioritz Goikoetxeak lesio larria izan zuela ezkerreko belaunean Beti Onak - Tolosa partidan, 7. jardunaldian.
Beharrezko proba medikoak egin ondoren, Ioritzek aurreko lotailu gurutzatua eta meniskoa hautsi dituela egiaztatu da.
Gure babes osoa helarazi nahi diogu Ioritzi une zail honetan. Badakigu entrenamendu eta partida bakoitzean jarri duen intentsitate berarekin aurre egingo diola egoera honi.
Errehabilitazio azkar eta arrakastatsua opa dizugu, animo Ioritz, zurekin gaude!
bottom of page




