top of page

24/11/21
Gure kanpusaren bigarren edizioa!
Aurten ere, Gabonetan eskubaloiaz gozatzeko aukera izango dute etxeko txikiek: Gabonetako Kanpusa antolatu dugu!
Umeentzat eskubaloia oinarri hartuta hainbat jarduera prestatu ditugu, kirolaren munduan murgiltzeko eta ikasteko aukera paregabea eskaintzen dutenak. Horrez gain, jolasak, lehiaketak eta talde dinamika dibertigarriak ere izango dira. Kanpusean kirola ikasteaz gain, lagunekin dibertitzeko eta taldean lan egiteko aukera ere emango zaie.
Gabonetako kanpuseko informazioa:
Data: Abenduaren 26, 27, 30 eta 31
Ordutegia: 9:00-12:00
Tokia: Usabal Kiroldegia
Izen-emate galdetegia: https://forms.gle/FQsuvygraTBa65NC8
Kuota: 40€
Ez galdu aukera eta etorri gure gabonetako kanpusera!
bottom of page